2013/12/04

Olagarroa, patata erreekin eta gazta-kremarekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Olagarroa
200 g olagarro
oliba-olioa
2 baratxuri

Patatak
4 patata ertain
gatza

Gazta-krema
1/2 kg behi-gazta
1/2 l esne-gain


NOLA EGIN


Patata erreak
  • Patatak garbitu, gatz larria eman eta aluminio-paperarekin bildu. Jarri erretilu batean, eta gehitu ur pixka bat. Labean sartu, 45-50 bat minutuz, 220º-250º-tan. Patatei labana bat sartu, eta, aise sartzen bada, patatak eginik egonen dira.
Olagarroa
  • Moztu olagarroaren garroa takotan.    
  • Jarri zartagin bat sutan, olio pixka bat gehituta. Olioa bero-bero dagoenean, kendu zartagina sutatik eta gehitu olagarroa. Jarri su bizian, olagarroaren ur guztia lurrundu arte. Olagarroa zartaginean ongi itsatsi arte utzi; hori dela-eta, hobe da zartagin zahar bat erabiltzea.    
  • Olagarroa eginik dagoenean, gehitu olio pixka bat, eta gorritu baratxuri txikituak bertan.    

Gazta-krema
  • Jarri kazola batean esne-gaina gatz pixka bat gehituta, eta jarri sutan,     irakiten hasi arte. Irakiten hasitakoan, gehitu behi-gazta     zatitxotan, eta su eztian eduki, irakin gabe, gazta-zatiak urtu     arte.
  • Bukatzeko, irabiagailuarekin txikitu; jarri berriz sutan eta eman irakinaldi     bat.

Platerean nola
  • Moztu     patata xerratan, azal eta guzti. Bota olio pixka bat gainean.
  • Jarri olagarroa pataten gainean.
  • Bota gazta-krema olagarroaren eta pataten gainean.


No comments:

Post a Comment