2013/02/23

Tiramisu-kopa




OSAGAIAK (12 lag.)

Bizkotxoa
170 g irin
150 g azukre
5 arrautza
1 poltsa legami

Kakao-saltsa
100 g kakao (garratza)
200 g ur
50 g azukre

Gazta-krema
½ l esne-gain
150 g azukre
250 g Mascarpone gazta
2 zuringo
2 gorringo
2 gelatina
3 kafe huts
1 kopa ron


NOLA EGIN

Bizkotxoa
  • Ontzi batean, zuringoak harrotu. Beste batean, gorringoak harrotu, azukrearekin batera. Beste ontzi batean, irina eta legamia nahastu.
  • Nahastu zuringo eta gorringo harrotuak, pixkanaka-pixkanaka. Gehitu irina zuringo eta gorringo harrotuei, pixkanaka-pixkanaka. Geldi-geldi nahastu, behetik gora.
  • Igurtzi molde bat gurinarekin edo olioarekin eta zabaldu irin pixka bat, bizkotxoa ez itsasteko; bestela, erabili labeko papera (landare-papera).
  • Gehitu orea moldera eta sartu labean, 180 gradutan, 40 minutuz-edo. Egindakoan, atera moldetik parrilla baten gainera. Hozten utzi.
  • Kopetan jartzeko, xerratan moztu.

Kakao-saltsa
  • Irakinarazi ura eltze batean, eta gehitu kakaoa eta azukrea. Ongi nahastu eta utzi hozten. Kopan jartzerakoan oso lodi badago, gehitu ur pixka bat.
             
Gazta-krema
  • Ontzi batean, harrotu esne-gaina, azukrea gehituta.
  • Jarri gelatina ur hotz pixka batean, beratzeko. Urtzeko, xurgatu duen urarekin berotu.
  • Beste ontzi batean, harrotu zuringoak. Gehitu eta nahastu hurrenez hurren: gorringoak, Mascarpone gazta, esne-gain harrotua eta gelatina.

Kopa
  • Prest eduki ontzi ontzi batean kafea eta rona nahastuta.
  • Koparen ipurdia kakao-saltsaz estali.*
  • Jarri bizkotxo-geruza bat, eta, brotxa bat erabilita, busti bizkotxo-geruza kafe eta ron nahasketarekin.
  • Jarri krema-geruza bat..
  • Jarri beste bizkotxo-geruza bat, eta busti kafe eta ron nahasketarekin.
  • Jarri beste krema-geruza bat.
  • Sartu hozkailuan, eta eduki bertan hainbat orduz, loditzeko. Aukeran, bezperan egin.
  • Zerbitzatu baino lehen, bota kakao-hautsa gainean.

    (*) Kopetan egin ordez molde batean eginez gero, kakao-saltsa zerbitzatzerakoan gehitu.

    No comments:

    Post a Comment