2013/02/27

Kardua ganbekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Kardua
1 kardu
1 limoi
irina
oliba-olioa
gatza
2 baratxuri

Ganbak
20 ganba
2 baratxuri
25 g gurin
1 kopa koñak
perrexila


NOLA EGIN

Kardua
  • Kardua garbitu, moztu aldeak eta izkinak, zuritu eta zatitu. Bete ontzi bat urez eta gehitu limoi baten zukua. Garbitu ahala, sartu kardu zatiak bertan.
  • Jarri eltze batean ura berotzen, gatza emanda. Irakiten hasitakoan, gehitu kardu zatiak, tapa jarri eta irakinarazi 45 bat minutuz. Egindakoan, atera erretilu batera eta salda gorde.

Ganbak
  • Ganbak zuritu. Ganben buruak zapaldu eta gorde ontzi batean buruek askatu duten salda.
  • Baratxuria txikitu eta bota oliotara, su bizian. Baratxuriak gorritzen hasi orduko, gehitu ganba zatituak, eta su bizian egin. Gehitu buruen salda eta ondoren gehitu gurin pixka bat. Azkenik, gehitu koñaka, utzi su bizian pixka batean alkohola lurruntzeko, eta gehitu perrexila.

Dena bat
  • Jarri zartagin batean oliba-olioa eta baratxuriak txikiturik. Gorritzen hasitakoan, gehitu irin pixka bat, nahastu, eta gehitu karduaren salda pixka bat, saltsa egiteko.
  • Saltsa egindakoan, gehitu kardua eta ganbak, hurrenez hurren. Dena nahastu, eta eman beroaldi bat zerbitzatu baino lehen.  



No comments:

Post a Comment