Alkatxofak
16 alkatxofa
1 tipula
oliba-olioa
gatza
Txirlak
20 txirla
2 baratxuri
oliba-olioa
ur pixka bat
Onddoak
200 g onddo
oliba-olioa
gatza
perrexila
NOLA EGIN
Alfatxofak
- Bete katilu handi bat urez, eta bota bertara limoiaren zukua eta limoi erdiak. Garbitu alkatxofak eta sartu limoi eta uretan, ez belzteko. Zuztarrak ere zuritu eta aprobetxatu (erdigune zuria).
- Moztu tipula julianan eta potxatu zartagin batean, gatza emanda. Potxatutakoan, gehitu alkatxofak lautan moztuta; zuztarrak ere bai. Hasieran, su bizian; gero, su txikian. Tapa jarrita eduki, ongi egin arte; aldian-aldian, nahastu. Egindakoan, gatza eman.
Txirlak
- Jarri zartagin batean oliba-olioa eta baratxuriak txikiturik. Gorritzen hasitakoan, gehitu irin pixka bat, nahastu, eta gehitu txirlak eta ur pixka bat. Tapa jarri eta su bizian eduki, txirlak ireki arte.
Onddoak
- Jarri zartagin batean oliba-olio pixka bat eta gehitu onddoak zatiturik. Gatza eman eta bertan egin.
Dena bat
- Nahastu kazola zabal batean alkatxofak, onddoak eta txirlak. Nahastu eta gehitu perrexil pixka bat.
- Zerbitzatu baino lehen, eman beroaldi bat.
No comments:
Post a Comment