2013/01/22

Zurrukutuna: baratxuri-zopa bakailaoarekin



OSAGAIAK (4 lag.)

Arrain-salda
arrainaren burua eta hezurrak
3 tipula
oliba-olioa
ura
gatza

Baratxuri-zopa
8 baratxuri
2 piper txorizero
1 l arrain-salda
1 ogi (zopakoa)
1 lata tomate frijitu
4 arrautza
oliba-olioa
gatza

½ kg bakailao

NOLA EGIN

Arrain-salda
  • Jarri sutan eltze batean arrainaren burua, hezurrak, eta ura. Hasieran ateratzen zaion aparra kendu.
  • Moztu 3 tipula julianan eta potxatu, su bizi samarrean. Gorritutakoan, gehitu arrain-saldari eta utzi egosten. Zenbat eta gehiago egosi, hobe. Gatza eman.

Bakailaoa
  • Moztu bakailaoa dadotan. Azala gorde, baratxuri-zopari gehitzeko.

Baratxuri-zopa
  • Hidratatu piper txorizeroak ur berotan, egosi pixka batean.
  • Moztu baratxuriak xerratan, eta oliotan gorritu. Baratxuriarekin batera gehitu bakailaoaren azala.
  • Baratxuria gorritzen hasitakoan, gehitu tomatea eta piper txorizeroen mamia, eta eduki sutan, pixka batean.
  • Gehitu zopako ogia, txikiturik. Zopako ogirik ez badugu, bezperako ogia erabili, txigorturik. Nahastu dena pixka bat, eta gehitu arrain-salda. Utzi egosten, eta, gatza behar badu, bota.
  • Bukaeran, arrautzak gehitu, dena nahastu (ogia txikitu) eta egosi. Azkenik, gehitu bakailao-dadoak eta sua itzali; duen berotasunean eginen da bakailaoa.



No comments:

Post a Comment