OSAGAIAK (15 lag.)
Sagar erreak
5 sagar
gurina
1 baso sagardo
1 kanela-makila
azukrea
Idiazabal-moussea
250 g gazta
750 g esne-gain
150 g azukre
5 gelatina
Intxaur-saltsa
1 l esne
150 g azukre
200 g intxaur
NOLA EGIN
Sagar erreak
- Sagarrak zuritu, zuloa egin eta bihotza kendu. Sagarrak xerratan moztu (4 bat xerra sagar bakoitzeko), eta jarri denak erretilu sakon batean.
- Bota xerra bakoitzari azukre pixka bat gainean, jarri zuloan gurin pixka bat, bota baso bat sagardo eta ur pixka bat erretiluan, eta jarri kanela-makila puskak sagarren artean.
- Labea aurretik bero dugula (200º), sartu 20-25 minutuz. Egindakoan, atera eta hozten utzi.
Idiazabal-moussea
- Ontzi batean, jarri berotzen 250 g esne-gain. Gaztari azala kendu, zati txikitan moztu eta gehitu esne-gainari, gazta sutan desegiteko. Eten gabe eragin, ez itsasteko. Azkenean, irabiagailuarekin txikitu eta hozten utzi.
- Nahastu 500 g esne-gain eta 150 g azukre, eta harrotu, baina ez erabat.
- Jarri gelatina ur hotz pixka batean, beratzeko. Urtzeko, xurgatu duen urarekin berotu.
- Nahastu hurrenez hurren: gelatina eta gazta-saltsa, eta erdi harroturik utzi dugun esne-gaina. Ongi nahastu eta sartu hozkailuan. Bezperan prestatzen badugu, hobe.
Intxaur-saltsa
- Intxaurrak txikitu. Txikitutakoan, 200 g intxaur behar digutu. Gutxi gorabehera, 500 g intxaur izanen dira, azalarekin pisatuz gero.
- Epeldu esnea eltze batean. Epeldutakoan, gehitu intxaurrak txikiturik. Aukeran, txikitu birringailuarekin, baina ez intxaurrak hauts bihurtu. Aldian nahastu, eta eduki sutan ordu erdi inguru.
- Intxaurra bigun dagoenean, gehitu azukrea eta eduki beste 5 bat minutu sutan.
- Hozten utzi.
Dena bat
- Prestatu erretilu batean sagar eta idiazabal-moussearen milorria: jarri hurrenez hurren sagar-xerra bat, moussea eta beste xerra bat. Prestatu milorri guztiak eta hozkailuan sartu.
PLATEREAN NOLA
- Atera milorri bakoitza plater sakon batera. Erretilutik platerera ateratzeko, erabili espatula bat. Itsatsi gabe ateratzeko, xerra bakoitza atera baino lehen sartu espatula ur berotan.
- Jarri milorria plater sakon baten erdian, eta bota intxaur-saltsa inguruan.
No comments:
Post a Comment