2012/12/28

Mazedonia turroi-saltsarekin




OSAGAIAK (12 lag.)

Mazedonia*
6 laranja
1 meloi

Turroi-saltsa
1 turroi bigun
6 jogurt natural
½ l esne-gain
100 g azukre


NOLA EGIN

Mazedonia
  • Laranjak: laranjak ongi zuritu eta laranja-atalak banan-banan bereizi, azalik gabe. Ontzi batean utzi.
  • Meloia: azala kendu, haziak kendu eta tira finetan moztu, luzetara. Gehitu laranjak sartu ditugun ontzira eta nahastu.

Turroi-saltsa
  • Hustu jogurtak ontzi batera eta gehitu turroia deseginki; turroia eskuz txikitu. Hagaxkekin ongi nahastu. Ondoren, gehitu esne-gaina, eta ongi nahastu. Azukrea gehitu eta nahastu (azukre gehiago edo gutxiago beharko dugu turroiaren arabera). Azkenik, irabiagailuarekin txikitu.

PLATEREAN NOLA
  • Plater sakon batean, platera saltsaz estali eta jarri gainean fruta zatiak.

(*) Beste edozein fruta erabil daiteke mazedonia egiteko: anana, kiwia...



No comments:

Post a Comment