OSAGAIAK (4 lag.)
Arrain-salda
arrain baten burua eta hezurrak
3 tipula
oliba-olioa
gatza
Saltsa-oinarria
2 piper berde
1 piper gorri
1 tipula
1 tomate lata
perrexila
arrain-salda
gatza
Patatak
½ kg patata
arrain salda
Hegaluzea
400 g hegaluze
2 baratxuri
oliba-olioa
gatza
perrexila
NOLA EGIN
Arrain-salda
- Jarri sutan eltze batean arrainaren burua, hezurrak, eta ura. Hasieran ateratzen zaion aparra kendu.
- Moztu 3 tipula julianan eta potxatu, su bizi samarrean. Gorritutakoan, gehitu arrain-saldari eta utzi egosten. Zenbat eta gehiago egosi, hobe.
Saltsa-oinarria
- Txikitu tipula, piper berdeak eta piper gorriak, eta olio pixka batean potxatu.
- Potxatutakoan, tomatea gehitu eta eduki sutan, pixka batean.
- Estali arrain-saldaz, eta eduki sutan.
- Irabiagailuarekin txikitu eta iragazi. Saltsa oso lodi baldin badago, gehitu arrain-salda pixka bat. Irakinaldi bat eman, eta, behar badu, gatza eman.
Patatak
- Patatak zuritu eta koskatu; ez egin oso puska handiak. Patatak eltze batean jarri, arrain-saldaz estali, gatza eman eta egosi, egin arte.
Hegaluzea
- Moztu hegaluzea takotan, eta gatza eman.
- Baratxuriak txikitu eta hegaluzearekin nahastu.
- Zartaginean olio pixka bat zabaldu, eta, bero-bero dagoela, hegaluzea salteatu; buelta eta buelta, gutxi egin. Bota perrexila gainean.
Platerean nola
- Plater sakonean, zabaldu saltsa oinarria.
- Jarri patatak iragazirik gainean.
- Azkenik, gehitu hegaluze puska batzuk.
No comments:
Post a Comment