OSAGAIAK (4 lag.)
Ganbak plantxan
16 ganba
gatz larria
limoia
NOLA EGIN
Ganbak plantxan
- Plantxa bero-bero dugula, bota gatz larria plantxara, eta jarri ganbak gainean; gatz asko botata ere, ganbek behar dutena hartuko dute bakarrik. Itsaskiak egiteko ez dugu oliorik erabiliko, olioak itsaskiak lehortu egiten dituelako.
- Ganbak behar bezala egiteko, ganben alde bakoitza 4-5 minutuz eduki beharko dugu sutan. Erretilu batera atera, eta olioz busti, distira pixka bat emateko.
- Nahi izanez gero, bota limoi-zukua gainean edo limoia ganben ondoan utzi, nahi duenak botatzeko.
No comments:
Post a Comment