2012/12/13

Flana


OSAGAIAK (5 lag.)

Flana
1 l esne
6 arrautza
200 g azukre
1 kanela makila
1 limoi
1 kopa Baileys

Karamelua
azukrea
ura



NOLA EGIN

Flana
  • Jarri esnea irakiten kanela makilarekin eta limoi edota laranja azalarekin.
  • Nahastu ontzi batean arrautzak eta azukrea. Gehitu esne beroa, nahastu, gehitu Baileys kopa, berriz nahastu eta iragazi.
  • Karamelua egin, moldean jarri eta gehitu flanaren nahasketa. Jarri moldea erretilu sakon batean. Flana marian berotzeko, erretilura ura gehitu eta dena labe beroan sartu (200º).  Labean sartutakoan,  utzi bertan 180º-tan, 45 edo 50 minutuz. Erretiluko urak ez du irakin behar, bestela, flanari zulotxoak aterako zaizkio; trikimailu erraz bat bada zulotxorik ez egiteko: jarri egunkari papera erretiluaren eta moldearen artean. 
  • Egindakoan, labetik atera eta hozten utzi, moldetik atera gabe. Hobe da pausatzen uztea eta  hurrengo egunean ateratzea.


No comments:

Post a Comment