OSAGAIAK (4 lag.)
Baratxuri freskoen krema
6 baratxuri fresko
oliba-olioa
gatza
Tomatea
16 cherry-tomate
2 baratxuri
gatza
Hegaluzea
400 g hegaluze (solomoa)
2 baratxuri
gatza
Entsalada
1 letxuga
1 tipula fresko
oliba-olioa
ozpina
gatza
Modenako ozpin-krema
NOLA EGIN
Baratxuri freskoen krema
- Jarri eltze batean ura eta gatza berotzen. Irakiten hasitakoan, gehitu baratxuri freskoak zatiturik, eta egosi 2 minutuz.
- Atera baratxuri freskoak irabiagailuaren ontzira, estali egosteko erabili dugun urez eta irabaigailuarekin txikitu. Ondoren, maionesa egiten denaren antzera, oliba-olioa gehitu pixkanaka-pixkanaka eta irabiagailuarekin nahastu, krema egin arte. Azkenean, iragazi.
Tomateak
- Baratxuria txiki-txiki moztu eta olio berotan jarri, zartagin zabal batean. Baratxuriak gorritzen hasitakoan, gehitu tomateak osorik. Gatz pixka bat eman eta salteatu su bizian.
Hegaluzea
- Hegaluzearen somoloa dadotan moztu. Jarri erretilu zabal batean, gehitu baratxuriak txikiturik, gatza eman eta utzi bertan prestatu arte.
- Zartaginean olio pixka bat zabaldu eta salteatu hegaluzea bertan, su bizian. Ez da komenik hegaluzea asko egitea.
- Hegaluzea prest dagoenean, gehitu lehendik prest genituen tomateak, gehitu perrexila eta nahastu dena pixka bat.
Entsalada
- Letxuga garbitu eta zatitu. Gehitu tipula freskoa julianan mozturik. Eman gatza, ozpina eta olioa, eta nahastu.
Platerean nola
- Plater zabal batean, jarri baratxuri freskoen krema alde batean.
- Beste aldean, letxuga eta tipula.
- Kremaren gainean, hegaluzea eta tomatea. Bero jan behar denez, behar badu, berotu.
- Azkenik, apaindu Modenako ozpin-kremarekin.
No comments:
Post a Comment