OSAGAIAK (4 lag.)
Tomate-zopa
6 tomate ondu
1 tipula
albaka
oliba-olioa
gatza
Hegaluzea
400 g hegaluze (solomoa)
Olioa eta baratxuria
2 baratxuri
oliba-olioa
gatza
mozzarella gazta
NOLA EGIN
Tomate-zopa
- Tomateak erditik moztu eta haziak kendu. Birringailu batekin birrindu eta azala baztertu; zopa moduko gelditu behar zaigu. Beste aukera: tomateak zuritu, haziak kendu eta dado txikitan moztu.
- Gehitu albaka hostoak, oliba-olioa, tipula txiki-txiki eginik eta gatza. Ongi nahastu eta hozkailuan gorde. Bezperatik ere egin daiteke.
- Baratxuria txiki-txiki moztu eta olio berotan gorritu. Edalontzi batean prest eduki baso erdi bat olio, eta zartagineko baratxuria gorritu orduko edalontzira hustu, olio hotzera; hala, baratxuriak ez dira behar baino gehiago eginen. Gehitu perrexila eta nahastu.
- Hegaluzearen somoloa xerratan moztu, 2 cm inguruko xerratan.
- Hegaluzeari gatza eman eta plantxan egin, aurretik olio pixka bat zabaldurik.
- Plater sakon batean jarri tomate-zopa; gainean, mozzarella gazta, eta, azkenik, hegaluzea, plantxan eginik (hegaluzea hotz edo egin berri jar daiteke, nahi bezala). Bukatzeko, gainean bota aurretik prestatu dugun olio eta baratxuri saltsa.
(*) Edo izokina, itsas-zapoa...
No comments:
Post a Comment